ONCE
Urte askotako ibilbidea egin eta gero, zerbitzuak eskaintzeko gogoarekin diharduen erakunde gaztea eta bizia da ONCE. Euren lanaren oinarrian ikusmen urritasun larria duten pertsonak daude, eta pertsona horiek ahalik eta bizitza autonomoena eta normalizatuena izateko dihardute beharrean.
Zerbitzuak
Eskaintzen dituzten gizarte zerbitzuak hauexek dira: arreta psikologikoa, tifloteknologia (itsuentzako teknologia), errehabilitazio integrala, animazio soziokulturala, liburutegia (braille eta soinuduna), braille irakasleak eta nagusientzako laguntza). Gainera, lan arloan, ONCEk 20 urte baino gehiago daramatza itsuei eta beste urritasunen bat daukatenei lana eskaintzen. Pertsona asko daude ONCEko produktuak saltzen.
Gutxieneko ikusmen-hondarra dutenak Arragueta kalean dauzkaten lokaletatik pasatzera animatu nahi dituzte, bertan erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango diete-eta. Aldi berean, %33ko urritasuna daukatenek ONCEk eskaintzen dituen lan aukerak ere ezagutu ditzakete.
Helbidea: Arragueta 7
Telefonoa: 943 82 18 87
E-maila: rvv@once.es
Kontaktua: Miren Valero