Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea atzeratu dute
2020/04/16
09:25
eta kitto!
Udalak Ondasun Higiezinen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea aldatzea erabaki du koronabirusak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz. Ordainketak abuztuaren 1etik irailaren 15era egin ahal izango dira Kutxabanken, Laboral Kutxan, Banco Sabadell-Guipuzcoanon, BBVAn, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarran eta La Caixan, edo Interneten, NIREORDAINKETA bidez. Bestetik, ordainketa zatikatua egiteko eskaera irailaren 4ra arte eskatu ahal izango da.