"Ondo egindako lana" martitzenean

"Ondo egindako lana" martitzenean
2015/05/11 00:00
eta kitto!

Martitzenean (hilaren 12an) 18.30etan hasiko da "Ondo egindako lana" solasaldia Armeria Eskolan. Biharko saioan Manuel Iraolagoitia (Microdeco) eta Miguel Lazpiur (Lazpiur Taldea) enpresa gizonek jardungo dute berbetan, Sabin Azua, B+I Estrategy-ko zuzendariak gidatuta. Besteak beste, enpresa munduan eurek izandako bizipenak azalduko dituzte. Solasaldiak, bestalde, aberastasuna sortu nahi bada industria indartzeko dagoen premiaz hausnarketa egiteko tartea emango du. Joan nahi duenak hilaren 11ra arte edukiko du izena emateko aukera. Informazio gehiagorako 943203244 telefonora deitu, ikastaroak@armeriaeskola.com helbidera idatzi edo armeriaeskola.com webgunean begiratu.