Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira larunbat honetan Ixuan egingo den bertso afarian
2019/04/25
16:14
eta kitto!
Larunbatean, apirilaren 27an, egingo da Santa Kurutz jaietarako urtero antolatzen duten bertso afaria. Hitzordua 21:00etan izango da Ixua jatetxean, eta Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariek hartuko dute parte. Afaltzen hasi aurretik, 19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Untzagatik eta 20:30ean Udaletxe aurrean bilduko dira Ixuara autobusez igotzeko . Afarirako txartelak 25 eurotan erosi daitezke Ixua jatetxean (afaria eta autobusa prezioaren barruan daude).