‘Oparitu Eibar’ 60 txartel zozketatuko dituzte Eibarko merkataritza sustatzeko asmoarekin
Azaroaren 1etik 10era bitartean, Eibarko Dendarien Elkarteko kide diren eta kanpainarekin bat egin duten dendetan erosketak egiten dituztenek, 50 euroko Oparitu Eibar txartelaren zozketan parte hartuko dute. Oparitu Eibar txartel horietako bat eskuratzeko bi modu daude. Alde batetik, Eibar Txartelaren bidez (Rural Kutxaren datafonoarekin) ordainketa egiten dutenen artean, 36 txartel zozketatuko dira ausaz, eta gainerako 24ak ordainketa beste bide batzuetatik egiten dutenen artean zozketatuko dira.
Erosketa-tiketa denda bakoitzean ipini duten kutxan lagatzen duten bezero guztien artean egingo da zozketa. Tiket horretan izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa adierazi beharko dira. Bestalde, zozketan parte hartzeko ez dute gutxieneko gasturik ezarri. Zozketa abenduaren 15ean egingo da, Dendarien Elkartearen lokaletan, eta txartelak abenduaren 9tik 31ra erabili ahal izango dira.
Kanpaina Eibarko Dendarien Elkarteak eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak antolatu dute, eta Eibarko Udalak eta Nafarroako Rural Kutxak diruz lagundu dute.