"Oparitu Eibar" bonoen sanjuanetako promozioa jarriko da martxan bihar, erosieibarren.eus atariaren bitartez

100 eta 50 euroko balioa duten txartelak erosi ahal izango dira 80 eta 40 euroren truke
"Oparitu Eibar" bonoen sanjuanetako promozioa jarriko da martxan bihar, erosieibarren.eus atariaren bitartez
2024/06/12 18:30
eta kitto!

Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko asmoz."Oparitu Eibar" txartelaren sanjuentako kanpaina berria jarriko da martxan bihar, ekainak 13, Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen eskutik. Txartelen erosketa bakarrik www.erosieibarren.eus plataformaren bitartez egin ahal izango da, eta 10:00etatik egongo dira eskuragai. Erosketak ekainaren 30a baino lehen egin beharko dira.

40 eurotan erosi ahal izango den txartelak 50 euroko balioa izango du. Bi bonu erosiz gero, oparitu txartela 80 eurotan erosi, eta 100 euroko balioa izango du. NAN bakoitzeko 2 bonu eskuratu ahal izango dira, eta Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteko komertzio eta zerbitzuetan erabili ahal izango dira.