Oparitu Eibar txartela abenduaren 18a baino lehen erosiz gero, saritan 2.000 euro banatuko dituen zozketan parte hartuko da
Oparitu Eibar VISA txartel bat da, eta atxikitako dendetan, zerbitzuetan eta ostalaritzan erabili daiteke. Interesa duen edonork erosi ahal izango du txartela, eta Gabonetarako opari gisa erabili. Abenduaren 18ra bitartean erosi daiteke, www.erosieibarren.eus plataformaren bidez. Nahi bezain beste txartel erosi daitezke NAN bakoitzeko (ez dago mugarik). Txartel hori datafonoa duten saltoki, zerbitzu-establezimendu eta ostalaritza-establezimendu guztietan erabili daiteke, txartelaren beraren bidez deskontatuko baitira erosketa edo gastu zenbatekoak.
Gabonak gerturatzen doazela-eta, Oparitu Eibar txartelak abantaila berezia eskainiko du: abenduaren 18a baino lehen 50, 100 edo 250 euroko prezioa duten txartelak erosita, saritan 2.000 euro banatuko dituen zozketan parte hartuko da zuzenean (parte-hartze bat 50 euro bakoitzeko). Horrela, abenduaren 19an egingo den zozketako irabazleen artean 500 euroko txartel bat, 250 euroko bi txartel, eta 100 euroko hamar txartel oparituko dituzte.
Behin txartela erosita, ez dago iraungitze-datarik, eta herriko 200 establezimendutan erabili ahalko da. Kanpaina honetan parte hartzen duten establezimendu guztien zerrenda HEMEN ikus dezakezue.
Kanpainako arduradunezk azaldu dutenez, “txartelak webgunearen bidez erosi ondoren, bi lanegun igaro ostean joan daiteke txartel bila. Txartelak jasotzeko tokiak hauek dira: Burbujas y Mas (Estazio kalea), Lacuesta optika (Fermin Calbeton) eta Amañako estankoa.