Opera Divertimento-ren Txanogorritxu zapatuan Coliseoan
2014/02/07
00:00
eta kitto!
Bihar zapatua, 17.00etan hasiko da Caperucita Roja, Opera Divertimentok Coliseoan antzeztuko duen ikuskizun musikala. Lanak ordubete inguru iraungo du eta, umeentzat ez ezik, familia osoarentzat egokia dela adierazi dute. Sarrerak 5 euro balio eta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago antzokiko txarteldegian erosteko aukera izango da. Txanogorritxuren ipuinean oinarritutako ikuskizunean aktoreek eta abeslariek elkarrekin jardungo dute, antzezlanean abestiak tartekatuta. Abestiak gazteleraz kantatuko dituzte, baina gainerakoan aktoreek euskeraz egingo dute berba, testua moldatuta daukate-eta.