“Oppenheimer” Coliseoko zine programazioaren ikasturte berria hasteko
2023/08/31
10:17
eta kitto!
Oihartzun handia hartu duen “Oppenheimer” pelikula izango da ikasturte berria hasteko Coliseon asteburuan botako dituzten hiru filmetako bat. Christopher Nolanek zuzentzen duen pelikulak izan dituen kritika onak bezain luzea da (3 ordu irauten du) eta, horren eraginez, bere proiekzioetako saio batzuk ordutegi berezia izango dute; esaterako, zapatuko eta domekako lehen saioak ordu erdi lehenago hasiko dira, eta zapatuan bitan eskainiko dute hirutan izan beharrean. Emanaldi guztiak 2 Aretoan eskainiko dira.
Film horrekin batera proiektatuko dira baita Itsaso Aranaren “Las chicas están bien” eta Greta Gerwig-en “CampeoneX” ere. Lehenengoak ordu eta erdi inguru iraungo du eta 1 Aretoan eskainiko da; bigarrenak bi orduko iraupena du eta Antzokian izango dugu ikusteko aukera.
Bestalde, Coliseoko zine-programazioak aurreko ikasturteko ezaugarriekin jarraituko du; hau da, ez da inolako aldaketarik izango prezioa, sarrerak erosteko aukera eta ordutegi eta proiekzio-egunei dagokienez. Astelehena ikuslearen eguna izaten jarraituko du, eta egun horretako saioa 19:30ean eskainiko da.