Ordutegi aldaketa gaur hasiko den Asier Errasti jaialdian
2020/11/09
08:02
eta kitto!
Gaurtik zapatura Asier Errasti Film Laburren Jaialdia egingo da Coliseoan. 50 lan inguru egongo dira ikusgai jaialdiaren 21. edizioan eta Euskal Herriko eta atzerriko proiektuek hartuko dute parte.
Hasiera batean astelehenetik barixakura arteko paseak 20:00etan hasi behar ziren, baina COVID-19aren hedapena ekiditeko murrizketen ondorioz 18:30ean hasiko dira, eta zapatuko sari banaketa ere ordutegi berean egingo da.
Jaialdia ikusteko sarrerak doan izango dira, baina gonbidapena jaso behar izango da edukiera kontrolatzeko. Sarrerak Coliseo antzokiko leihatilan hartu daitezke emanaldiak hasi aurretik eta, bestela, interneten, Kutxabank zerbitzuaren bitartez. Antolatzaileek gonbidapenak gordetzeko eskatu dute, Artola jatetxerako afaria zozketatuko dute-eta.
Hemen duzue egitaraua: