Orro Fest egingo da barixakuan Gaztetxean

Orro Fest egingo da barixakuan Gaztetxean
2023/07/03 12:28
eta kitto!
Eibarko Gaztetxeak arratsalde-gau berezia prestatu du barixakurako, hilaren 7rako. Bost talde igoko dira oholtzara 18:30ean hasiko den Orro Festen, eta sarrerak bost eurotan erosi ahal izango dira Gaztetxean bertan.

Hauek dira Orro Festen arituko diren taldeak: Llama a la pasma (death mental, Abadiño), The Red Army (HC/Street Punk, Ermua), B.D.S.M. (hard folk, Ermua), Konorte (hardcore, Durango) eta TKM (punk anisado, Bilbo).