Oskar Alegriaren “Zumiriki” filma emango dute maiatzaren 6an Eibarren
2022/04/25
16:42
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren baitan, maiatzaren 6an, barixakua, Oskar Alegriaren “Zumiriki” filma emango dute Coliseo antzokian, 19:00etan. Sarrera dohainik izango da, baina, hala ere, emanaldira sartu ahal izateko txartela hartu beharko da. Aldez aurretik eskuratzeko, Coliseoko txartedegian edo Kutxabank-en dago horretarako aukera.
Oskar Alegria (Iruñea, 1973) zinema-zuzendaria da. Bere lehen luze-metraia “Emak Bakia Baita” (2012) izan zen. Bertan Lapurdiko kostaldeko etxe baten historia kontatzen zuen, Man Ray zinemagilearen 1926ko “Emak Bakia” pelikulan ageri den etxearen bilaketa zuena ardatz. Euskal dantzei buruzko film laburren sorta bat ere egina du, EKEren enkarguz. 2013-2017 bitartean, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.
“Zumiriki” (2019) Veneziako Mostran estreinatu zen, Goya sarietarako sei hautagaitza (Film onena, zuzendaria, jatorrizko gidoia, muntaia, soinua eta dokumental filma) jaso zituen eta Sevillako jaialdian Olatu Berriak saileko film onenaren saria eskuratu zuen.