Ospitala jasoko den lurra "kutsatua" dagoela dio Ingurumen Sailak
2012/11/05
00:00
eta kitto!
Eibarren ospital berria jasotzeko proiektua azaleratu du jarduneko Eusko Jaurlaritzak eta, Eibarko Udalak eskatutako txostenak jasotzen duenaren arabera, "metal pisutsuz eta beste hainbat sustantzia kimikoekin kutsatutako lur eremuan" eraikiko da ospitala. Ingurumen Sailak dioenari jarraituta, "eraikina azpiharriz eta asfaltoz estali beharko da, lurrarekin kontakturik izan ez dezan”. Ospitala jasotzeko Udalak erosi duen orubean aurretik Mendiguren y Zarraua fabrika egon zen eta, horregatik, oposizioko alderdiek behin baino gehiagotan azaldu dute euren kezka , lurra industriaren jardueragatik kutsatuta egongo zen beldur ziren-eta.