Ostalaritzari laguntzeko ezohiko dirulaguntza berria onartu du Udalak
2020/11/12
09:13
eta kitto!
Udalak ezohiko dirulaguntza ekonomikoen programa berria onartu du, 1.000.000 eurotik beherako negozio-zenbatekoa duten ostalaritzako autonomo eta enpresentzat, COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiten laguntzeko. Dirulaguntza hauetarako partida 100.000 eurokoa da.
Laguntza honen onuradun izan ahalko dira 2020ko azaroaren 6an Eibarren ostalaritza-lokala irekita eta martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta 1.000.000 eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia badute. Gainera, baldintzetako bat da azaroaren 6an alta emanda egotea Eibarko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan. Dirulaguntzaren zenbatekoa gutxienez 500 eurokoa izango da eskaera bakoitzeko eta handitzeko aukera egongo da lokala errentan (200 euro gehiago) eta hiru lagunetik gorako plantilla (150 euro) dutenen kasuan.
Dirulaguntzarako eskabideak aurkezteko epea abenduaren 4an amaituko da. Eskaerak elektronikoki egingo dira www.eibar.eus udal webgunearen bidez. Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) Eskabidearekin batera deialdiko oinarrietan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira (Udalaren web orrian kontsultatu daitezke).
Laguntza hauek bateragarriak dira Kontsumo, Merkataritza eta Turismoko sailburu Javier Hurtadok iragarritakoekin, bai eta beste administrazio publiko edo pribatu batzuek emandakoekin ere.