Ostiral honetan kaleratuko da "Itzalaren babesean", JULENen bigarren argitalpena
2022/09/26
17:04
eta kitto!
«Itzalaren babesean» da eibartar gaztearen lehen EParen bigarren aurrerapena, eta ostiral honetan, irailaren 30ean, argitaratuko da plataformetan. EPa urte amaieran aterako duela aurreratu du Julenek. Bigarren kantu hau "kolore, bizitza, indar eta erritmo handiko eztanda bat dela esan genezake", dio. "Itzalaren babesean" abestiarekin batera ostiralean bideoklip bat igoko du Julenek YoutTubera, "zeresan handia emango duena". Askatasuna, poza eta euforia transmititzen dituen abestia da. Apustu arriskutsua izan da bigarren single hau, eskema askorekin hausten baitu, baita JULENi buruz genuen irudiarekin ere.
Julen Leturiondo 21 urteko eibartarraren proiektu artistikoa da JULEN. Bere naturaltasuna, sinpletasuna eta eszenatokian erakusten duen elegantzia dira ahots boteretsu eta berezi hori bakar bihurtzen dutenak. Estudioko lanik argitaratu gabe, babes handia lortu du hedabideetan eta publiko orokorrean. Gainera, Olatz Salvador edo Anne Lukin bezalako artista handientzako kontzertuak ireki ditu. Julen bere ahots eta konposizioetatik haratago doa, bere gaitasun multinstrumentista eta musikarako dohainak direla medio, Kerobia, IDOIA edota nazioarteko artistekin konparatu izan dute musikaria, Bon Iver kasu.
2021ean, Gaztea Maketa Lehiaketako finalerako hautatutako 20 artistetako bat izan zen, eta aurten, Kutxa Kultur Musika 2022 programan aukeratu dute.