Otsailaren 16tik martxoaren 23ra izango diren 41. Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte

Otsailaren 16tik martxoaren 23ra izango diren 41. Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte
2018/01/22 19:03
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dituzte XLI. Antzerki Jardunaldiak udaletxean Miguel de los Toyos alkateak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, Patxi Lejardi Kultura zinegotziak eta Juan Ortega Jardunaldien antolatzaileak. Ekitaldian azpimarratu dutenez, “aurtengo egitarauan ere oso eskaintza anitza dago, hain zuzen hori baita Eibarko Antzerki Jardunaldien zeinua. Horri esker, gainera, publikoa hezitzeko lagungarriak izaten dira”. Otsailaren 16an hasi eta martxoaren 23an amaituko dira Jardunaldiak eta bien bitartean 20 konpainiatik gora izango ditugu herrian, Coliseo antzokian zein Hezkuntza Esparruan orotariko antzezlanak eskaintzen. Horietako sei Euskal Herriko antzerki taldeak izango dira eta, egitarauaren barruan, lau antzezlan euskeraz taularatuko dituzte: “Ez dok hiru” (Tartean Teatroa), “Txarriboda” (Hika Teatroa), “Ulises-en bidaia” (Teatro Gorakada) eta “Sherezade eta tipularen azalak” (Vaivén Producciones). Aurtengo Antzerki Jardunaldiak antolatzeko 164.000 euroko aurrekontua izan dute.

Antzezlan guztietarako sarreren aurresalmenta zapatuan zabalduko dute, Untzagako jubilatu etxean, eta hiru egunetan (urtarrilak 27, 28 eta 29) egongo da sarrerak erosteko aukera, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Internet bidezko salmenta ere zapatuan (goizeko 10:00etan) hasiko da www.kutxabank.es helbidean eta, horrez gain, funtzio bakoitzaren aurretik (ordubete lehenago) dagokion antzokiko leihatilan erosteko aukera ere egongo da. Urtarrilaren 29tik aurrera, berriz, sarrerak Coliseo antzokian egongo dira salgai, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era, interneten (www.kutxabank.es ) eta leihatilan, funtzio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Coliseoaren Laguna txartelarekin sarrerak merkeago erosteko aukera dago eta, beraz, herritarrak  txartela egitera animatu dituzte ekitaldia agurtu aurretik.

progr_9_01_2018.indd

XLI. ANTZERKI JARDUNALDIAK




  • Otsailak 16, barixakua, 17:00etatik aurrera, Untzagan eta Toribio Etxebarrian


XVI. Giza Irudien erakustaldia (M.P.C. Bartzelona)

  • Otsailak 18, domeka, 19:00etan Coliseo antzokian


Hitzaldia: “Entre actores”, José Sacristán, Imanol Arias, Iñaki Miramón eta Gurutze Beitiarekin. Aurkezlea: Juan Ortega.

  • Otsailak 19, astelehena, 20:30ean Coliseo antzokian


“Muñeca de porcelana” (Bravo Teatro, Madril).

  • Otsailak 21, eguaztena, 20:30ean Coliseo antzokian


“Ez dok hiru” (Tartean Teatroa, Bizkaia)

  • Otsailak 23, barixakua, 20:30ean Coliseo antzokian


“Los Visitantes” (Khea Ziater, Bizkaia)

  • Otsailak 24, zapatua, 17:00etan Coliseo antzokian


“Deambulantes o la verdadera historia de la poeta errante” (La Cantera Exploraciones Teatrales, Madril)

  • Otsailak 25, domeka, 20:30ean Hezkuntza Esparruan


“Para seguir viviendo” (Arrojoscénico U.R.J.C., Madril)

  • Otsailak 26, astelehena, 20:30ean Coliseo antzokian


“La vida es sueño” (Teatro del Temple, Zaragoza)

  • Martxoak 1, eguena, 20:30ean Coliseo antzokian


“Sensible” (Concha Busto, Madril)

  • Martxoak 2, barixakua, 20:30ean Hezkuntza Esparruan


“Lorca, la correspondencia personal” (Histrión Teatro, Granada)

  • Martxoak 3, zapatua, 20:30ean Coliseo antzokian


“Héroes” (Txalo Produkzioak, Gipuzkoa / Pentación, Madril)

  • Martxoak 8, eguena, 20:30ean Coliseo antzokian


“Los universos paralelos” (P.T.C., Madril)

  • Martxoak 9, barixakua, 22:30ean Coliseo antzokian


“La noche más feliz del mundo…” (Mago Valen, Bizkaia / Riki López, Mallorca)

  • Martxoak 10, zapatua, 20:30ean Coliseo antzokian


“Los cuernos de Don Friolera” (La Garnacha Teatro, Errioxa)

  • Martxoak 11, domeka, 20:30ean Coliseo antzokian


“Txarriboda” (Hika Teatroa)

  • Martxoak 13, martitzena, 20:30ean Coliseo antzokian


“La zanja, encuentros entre Europa y América” (Titzina Teatro, Bartzelona)

  • Martxoak 15, eguena, 20:30ean Hezkuntza Esparruan


“Electra” (Chapitô, Portugal)

  • Martxoak 17, zapatua, 17:00etan Coliseo antzokian


“Ulises-en bidaia” (Teatro Gorakada, Bizkaia)

  • Martxoak 18, domeka, 17:00etan eta 20:30ean Coliseo antzokian


“Fabricando Ilusiones” (Fábrica de Magos, Bizkaia)

  • Martxoak 19, astelehena, 20:30ean Hezkuntza Esparruan


“Isabelita la miracielos” (Narruzko Zezen, Gipuzkoa)

  • Martxoak 21, eguaztena, 20:30ean Hezkuntza Esparruan


“Sherezade eta tipularen azalak” (Vaivén Producciones, Gipuzkoa)

  • Martxoak 23, barixakua, 20:30ean Coliseo antzokian


“El oxímoron de la abuela” (La Red antzerki elkartea, Gipuzkoa)