Pagaegi kalea trafikoarentzat itxi egingo dute zortzi astez, lanak egiteko
2024/04/08
00:08
eta kitto!
Gaur (astelehena, apirilak 8) Pagaegi kalea itxi egingo dute, Ibargaineko bidegurutzean, hainbat lan egiteko. Lanak amaitu arte, Muzategi, Pagaegi eta Ibargain kaleen arteko ibilgailuen pasabidea itxita egongo da. Goizeko 08:00etan hasiko dira lanean, eta obrak 8 asteko iraupena izango duela dago aurreikusita.