Pagatxako emakumeak pozarren ibili dira Tolosara egindako txangoan
Aurreko eguenean joan ziren egun-pasa.
2025/10/20
11:48
eta kitto!
Pagatxa emakume elkartekoak Tolosara txangoa egin dute. Aurreko astean, eguenean izan zen irteera, eta eguna hasteko bisita gidatua egin zuten alde zaharrean. Ondoren, frontoian bazkari “bikaina” egin zuten, eta arratsaldean TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrora joan ziren bisitan. Parte hartzera animatu ziren emakumeak pozarren itzuli ziren etxera: “Dena zoragarri joan zen, konpainia ere bikaina, eta eguzkia ere lagun izan genuen”.