Palestinako sarraskiaren kontrako manifestazioa egingo da domeka eguerdian

Eibarko Gerrarik Ez eta Eibar Palestinarekin taldeek deitu duten mobilizazioa 13:00ean hasiko da, Untzagatik abiatuta.
Palestinako sarraskiaren kontrako manifestazioa egingo da domeka eguerdian
2024/04/26 17:46
eta kitto!

Eibarko Gerrarik Ez eta Eibar Palestinarekin taldeek antolatuta, ¡Stop genocidio! Palestina askatu! goiburuari jarraituko dion manifestazioa egingo da domekan, 13:00ean, Untzagatik abiatuta. Astebururako mobilizazioarekin batera, gerra eta sarraskiaren kontrako poesia eta musika emanaldia egin zen atzo, bi talde hauen eskutik, Arrate Kultur Elkartean. Jende ugarik hartu zuen parte ekitaldian, batzuk poesia eta bestelako testuak irakurrita, eta beste batzuk kantuan. Antolatzaileen berbetan, “ekitaldi hau gure lagun poetei eta musikariei esker prestatu eta deitu dugu. Mobilizazioez gain, ahozkotasunerako eta elkarrizketarako topaketak beharrezkoak direla uste dugulako, edonork hitz egiteko aukera izan dezan”.

Gaiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Maider Irisarri eta Nordin Ghacham Hachmiounerekin apirilean bertan egindako elkarrizketa irakurri eta bideoan ikusi dezakezue HEMEN sakatuta.