Palindromo-ariketa liburua argitaratzeko laguntza eske

Palindromo-ariketa liburua argitaratzeko laguntza eske
2014/03/07 00:00
eta kitto!

131 AZA. Palindromo ariketak libururako finantziazioa lortzeko kanpaina abiarazi du Markos Gimeno egileak (www.verkami.com/projects/7741-131-aza-palindromo-ariketak-liburuaren-inprimaketa). Liburuak azken urteetan zerorajasoa.com blogean astelehenero plazaratutako palindromo-ariketak bilduko ditu eta, inprimaketarako diru-babesa lortuz gero (40 eguneko epea dauka), maiatzean, Ermuko euskal liburu eta disko azokan aurkeztu nahiko luke Gimenok.