Pantaila handian ez dago gauza txikirik
2018/11/09
08:49
eta kitto!
Asier Errastik asko utzi zuen familia eta lagunengan, baina baita bere herrian ere, Eibarren. Zinearen eta ikus-entzunezkoen maitale, legatu garrantzitsua laga zigun. Goizegi joan zen, baina bere ekimenez sortutako laburmetraien lehiaketak bizi-bizirik dirau. 19 urte beteko ditu aurten Asier Errasti Film Laburren Lehiaketak eta bihar jakingo dugu nork eskuratzen duen Javier Agirresarobe saria. Bitartean 47 film labur ikusteko aukera egongo da Coliseoan gaur gauera arte. Film laburrek gauza handiak kontatu ditzakete, Asier Errastik utzi digun ondarea bezain handiak.
Goya sariak eskuratu dituzten lanak pasatu dira Asier Errasti Film Laburren Lehiaketatik eta batzuk Sundance zine independentearen jaialdi handirako ere izendatu dituzte. Aurten, adibidez, aktore handiak izango ditugu eta Eneko Sagardoy, Barbara Goenaga, Álvaro Cervantes, Úrsula Corberó, Mikel Losada ermuarra eta Ylenia Baglietto eibartarra pasatuko dira Coliseoko pantailatik. Film laburren industriak erreferentziazko jaialdi bat dauka Eibarren, Coliseoan proiektatzen diren lanek pantaila ikusgarriagotara jauzi egin dezaketelako.
Aste honetan berriz piztu dira fokuak eta denbora laburrean zeresana emango duten lanak jaso ditu Coliseoak. Astelehenean hamar film eman dituzten eta animaziozko lanak, barre egiteko filmak, nagusikeria eta pobrezia islatzen dituzten laburmetraiak, umeek eraikitako unibertsoak eta bizikidetzaren inguruko gogoeta egiten duten ikus-entzunezkoak ikusi ahal izan dira. Gaur egongo da azken lanak ikusteko aukera eta bihar jaialdi berezia egingo da sariak banatzeko.
Hamar film labur ikusi ahal izango dira gaur 20:00etatik aurrera. Marc Riba eta Anna Solanasen ‘Cucarachas’, Samuel Pattheyren ‘Travelogue’ eta Fátima Tamayoren ‘Ánima’ (hirurak animaziokoak), Julian Candonen ‘Crack’, Úrsula Romeroren ‘Alan’, Ruben Barbosaren ‘La teoría del sueño’, Oier Fuentesen ‘Aska tasun ari’, Ilune Diazen ‘La habitación de las estrellas’, Violeta Trincadoren ‘Zacarias’ eta Ibon Uzkudun eibartarraren ‘Esperanza’.
‘Esperanza’, istorio gogorra
Oso pertsona polifazetikoa da Ibon Uzkudun. Irrati esatari hasi zen Cadena SER-eko ‘La marcha deportiva’ saioan, telebistako hainbat saioren aurkezlea izan da, estatuko hainbat telesail famatutan ikusi ahal izan dugu eta gaur egun irratian entzun dezakegu berriz ere, Radio Eibarren kiroletako saioa hasi baitu berriki. Kameraren atzean ere egin du bidea eta ‘Esperanza’ film laburra grabatu zuen 2017an. Eibartarraren lanak oso harrera ona izan du eta La Platako jaialdi batean finalista izan zen.
Uzkudunek “istorio gogor bat” kontatzen du ‘Esperanza’ laburmetraian. Zuzendariak esan digunez, ez da bizitza arruntean gertatu ohi den istorio bat, baina era berean edozein herri txikitan gerta daitekeen kontua da. “Egoera txarra bizi duten pertsonek helburu edo esperantza bati heldu behar diotela azaltzen du filmak”. Zaila izan daiteke film labur baten laburpena egitea, baina Uzkudunek bere lanaren nondik norakoak azaldu dizkigu pare bat esalditan. “Gizon batek iraganeko informazio bat eskuratu nahi du eta, barrenean daramanez, kanpora ateratzeko beharra sentitzen du. Horretarako, pare bat urtetan gogor egiten du lan emozionalki eta psikologikoki bere bihotza eta burua zaintzen helburua lortzeko. Azkenean xedea lortzen du, baina hainbat gauza gertatzen dira eta bukaera irekia uzten du filmak”. Uzkuduni asko gustatzen zaio bere filmeetan amaiera irekiak uztea. “Zinematik irtetean solasaldirako aukera ematen diozulako publikoari”. Horrek ez du esan nahi bere lana amaitu barik uzten duenik. “Filma amaitu egiten da, baina hainbat galdera sortzen dira”.
Alejandro González Iñarritu mexikarraren ‘Amores perros’ da Uzkudunen pelikula gustokoena. “Inoiz ikusi dudan ederrena da, ikusten dudan bakoitzean demaseko inpaktua eragiten didalako. Lehen aldiz ikusi nuenean lur jota irten nintzen zinematik”. Berari ere lur jota uzten duten pelikulak egitea gustatzen zaio. Hau da, albistegietan agertzen diren berriak fikziora eraman eta “hau benetan gertatzen da” esatea. Ikuslea istorio horietan murgiltzen saiatzen da Uzkudun, “hori da lorpen handiena”.
Zuzendari lehenengo aldiz
Bihar 19:30etan egingo da sari-banaketa ekitaldia Coliseoan Nerea Ariznabarreta aktore eibartarraren ikuskizun bereziarekin. Film labur onenak Javier Agirresarobe saria jasoko du, eta euskarazko eta animaziozko lan onenek ere diru-sari bera jasoko dute, 700 euro bakoitzak. Eibartar batek egindako lan onenak ere saria jasoko du eta bi lanen artean dago lehia. Uzkudunek adierazi digunez, “irabaztea ondo legoke”, baina beste film eibartarrak irabazten badu, poztuko litzateke. Izan ere, bere lankide Juanma Canoren ‘No escupas hacia arriba’ lana da beste finalista (atzo, eguenean, proiektatu zuten bere lana). Radio Eibarren egiten dute biek lan eta, beraz, saria etxean geratuko da.
‘No escupas hacia arriba’ lanarekin estreinekoz ibili da zuzendari moduan Juanma Cano. Eibarko ahots ezagunenak orain dela zazpi urte ezagutu zuen antzerkiaren mundua eta pasioa etengabe hazi da ordutik. “Pentsatzen dut edonor pasatu behar dela oholtza gainetik, egunerokotasunetik deskonektatzeko metodo ezin hobea da”. Canok, gainera, asko gozatzen du idazten. “Demaseko aurkikuntza izan da, idaztea maite dut”.
Guri buruz esango dutenaren inguruan egindako gogoeta da ‘No escupas hacia arriba’. “Eguneroko kontua da, ez da gogoeta filosofiko sakona, baina gure bizitza nahi dugun moduan bizitzea aldarrikatzen du, besteei kalte egin gabe noski”. Umorea ez da falta Canoren laburmetraian eta atsegina delakoan dago. “Oraindik estreinatu ez denez ez dakigu jendeak nola erantzungo duen, baina entretenigarria izatea espero dugu”.
Pluralean egiten du berba, bera zuzendaria bada ere, lagun minek osatu dutelako filmaren lantaldea. “Primerakoa da jende onarekin inguratzea”. Maite García, Ane Ruiz, Maider Albizu, María Ríos, Eguzki Arginzoniz eta Iker Iriondok osatzen dute aktoreen zerrenda, eta Joseba Casasola arduratu da arlo teknikoaz. Zuzendari, aktore eta teknikari eibartarrak ditu laburmetraiak eta Eibarren grabatu zen (Anardi tabernan). Beraz, eibartasuna biribiltzearren (eta nola borobildu gainera), Eibarko musikari handi batek jarri dio doinua Canoren lanari. “Filma hasteko eta amaitzeko abesti bana sortu ditu Maite Arroitajauregik, eta ukitu berezia ematen diote filmari”.
Barrenean daramatena erakusteko egin dituzte film laburrak Uzkudunek eta Canok, baina, batez ere, ondo pasatzeko. Filma egitea, dagoeneko, saria da eurentzat. Asmo handirik gabe film laburrak egin dituzte, bere txikitasunean handiak izan daitezkeen lanak.