Partidu garrantzitsua galdu zuen Urbat waterpolo taldeak Chiclanan

Partidu garrantzitsua galdu zuen Urbat waterpolo taldeak Chiclanan
2024/02/06 09:58
eta kitto!
Urbat-Urkotronik klubeko talde nagusiak 12-11 galdu zuen 2. Nazional Mailako Ligako partiduan. Markagailuak erakusten duen bezala, neurketa oso parekatua izan zen, baina eibartarrek ez zuten jakin bertan izandako une garrantzitsuenak aprobetxatzen. Armaginen taldean Rene Peralta estatubatuarraren debuta azpimarratu behar da, hiru gol lortzeaz gain, hainbat asistentzia ere banatu zituelako. Peralta Kaliforniako Pacific Tigers taldetik dator, hango Pazifikoko Unibertsitate Ligan jokatzetik.

Datorren zapatuan, denboraldi honetan Davide Cerchiren mutilen “etxea” den Donostiako Pako Yoldi igerilekuan,  20:15ean hasita, intentsitate handiko beste norgehiagoka bat izango dute Urbatekoek, oraingoan Alcorconen aurka.