Patologia batzuk dituzten pazienteentzako eskumuturrekoa garatzen dihardu Tekniker
2023/03/10
13:25
eta kitto!
Patologia neuromuskulueskeletikoak dituzten pazienteen bizitza hobetzeko eskumuturreko adimenduna izango da. Tekniker kontsumo txikiko gailu bat garatzen ari da, bizi-zeinu nagusiak goi-mailako teknologiarekin eta Bluetooth konexioarekin monitorizatzen dituena.
Biztanleria zahartzeak eta, horren ondoriozko mendekotasun-tasak handitzeak, etxean dauden pazienteen osasuna zaindu eta monitorizatzeko eskakizunarekin batera, egoera horiei aurre egiteko aukera emango duten sistema teknologiko berriak izateko premia planteatzen du. Tekniker zentro teknologikoak xede horrekin hartzen du parte Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren (CDTI) bidez finantzatutako IBERUS Cervera Bikaintasun Sarea proiektuan.
Gailu mediko adimenduna, konektatua eta elkarreragingarria izango da. Proiektu horren esparruan, kostu eta kontsumo txikiko soinean eramateko gailu mediko adimentsu, konektatu eta elkarreragingarri bat optimizatzeaz eta osorik garatzeaz arduratzen da Tekniker. Soluzioa, eskumuturreko formako bizi-zeinuak monitorizatzeko plataforma bat da, Bluetooth konexio bati esker erabiltzailearen osasunari buruzko datu garrantzitsuak biltzeko gai dena. Datu horien artean daude elektrokardiografia, pulsioximetria, gorputzeko tenperatura eta jarduera fisikoa. Horretarako, zentro teknologikoak goi-mailako teknologiak txertatu ditu gailuan, hala nola adimen artifiziala eta komunikazio-protokolo ziberseguruak.
Hala, espezialista sanitarioek informazioa izan dezakete ingurune kontrolatu batetik kanpo dauden pazienteen gaixotasunak edo istripuak prebenitzeko eta horien berri emateko, esaterako, ospitaletik kanpo dauden pazienteenak. “Eskumuturrekoa oso erraz erabiltzeko moduan diseinatuta dago. Neurketa-sistema guztiz automatizatua da, erabiltzailearekin interakzio handirik behar ez duena”, azaldu du Nerea Arandia Teknikerreko Elektronika eta Komunikazio Unitateko arduradunak. Halaber, prototipoaren garapena oraindik balidazio-fasean dago, eta gailu medikoak diseinatzeko eta garatzeko prozedurei jarraituz egin da. Horien artean, ISO 13485 ziurtagiria nabarmendu behar da, Teknikerrek duena.