Patxin eta Potxin, martitzenean Coliseoan

Patxin eta Potxin, martitzenean Coliseoan
2014/12/29 00:00
eta kitto!

Martitzenean, hilaren 30ean, Patxin eta Potxin pailazoak Coliseoan egongo dira, 17.00etatik aurrera Txangoa izenburuko ikuskizunarekin (sarrerak 3 euro balio du). Bi artistek txangoa antolatu dute eta, ikusleak parte hartzera gonbidatuko dituztenez, "txangoan zehar gerta daitezkeen ezustekoetarako erne" egotea gomendatzen diete ikusleei.