'Pedalei eraginez etorkizunerantz' erakusketa zabalduko dute gaur museoan
Gaur (barixakua, hilak 25) 19.00etan inauguratuko dute "Pedalei eraginez etorkizunerantz" aldi baterako erakusketa Armagintzaren Museoan, irailaren 16tik 22ra ospatutako Mugikortasunaren Europar Astearen harira. Urriaren 4ra arte ikusgai egongo den erakusketan "bisitariek hiri barruan era jasangarrian mugitzeko eta ingurugiroa zaintzeko moduko bizikleten azken modeloak eta garraiobide autonomoak ezagutzeko aukera" izango dutela diote arduradunek eta Orbea, BHBIKERS, BIZIBAIK, Seg Way eta Elortza Ortopedia-ren laguntzarekin prestatu dute. Irailean, martitzenetik eguenera, 16.00etatik 20.00etara zabalduko dute erakusketa eta urrian, berriz, ordutegi berean egongo da zabalik, baina eguaztenetik zapatura bitartean. Eta domeketan goizez, 10.00etatik 13.00etara zabalduko dituzte ateak. Sarrera doan izango da.