Pelikula berriak izango dira asteburuko Coliseoko guztiak

“Misión: Imposible. Sentencia Final”, “Presunción de inocencia”, "Estocolmo, 1520. El rey tirano” eta “La luz de Aisha” izango dira ikusgai egongo diren filmak
Pelikula berriak izango dira asteburuko Coliseoko guztiak
2025/05/30 10:17
eta kitto!

Oraingo honetan eskainiko diren lau filmak berriak izango dira Coliseoko karteldegian, aurreko asteburuko bat bera ere ez delako geratzen. Euren artean izango da iraupen luzeko (ia 3 ordukoa) Christopher Mcquarriek zuzendutako “Misión: Imposible. Sentencia Final”, Tom Cruise protagonistatzat duena. Hori dela eta, proiekzioetako ordutegian aldaketak izango ditu, hasiera aurreratuz. Beste hiru filmak Daniel Auteuilen “Presunción de inocencia”, Mikael Hafström-en “Estocolmo, 1520. El rey tirano” eta Shadi Adib-en “La luz de Aisha” izango dira. Familian ikusteko moduko animaziozko azken hori Antzokian botako dute. Eta 1 Aretoan joango den “Presunción de inocencia” izango da bakarra hurrengo asteburura arte iraungo duena.