Pello Berrizbeitia 42. izan da Munduko Txapelketan

Korrikalari eibartarrak 10 ordu eta 20 minutu behar izan zituen 82 kilometroak egiteko
Pello Berrizbeitia 42. izan da Munduko Txapelketan
2025/09/29 10:31
eta kitto!

Zapatuan, irailak 27, Long Traileko Munduko Txapelketa jokatu zen Canfrancen (Huesca). Parte-hartzaileek 81,2 kilometroko distantzia eta 5.413 metroko desnibela gainditu behar izan zuten, Pirinioetako mendietan gora eta behera. Gizonezkoetan, proba Jim Walmsley estatubatuarrak irabazi zuen 8:35:11 denborarekin, eta bere atzetik sartu ziren elkarrekin Benjamin Roubiol (8:46:05) eta Lousion Coiffet (8:46:05) frantziarrak.

Parte-hartzaileen artean Pello Berrizbeitia genuen, Eibarrentzat historia eginez. Atleta eibartarrak 46. postuan amaitu zuen, 10:20:51 denborarekin, aurretik esan zigun helburutik gertu geratuz.