Pello Berrizbeitia eta Eneko Fernandez Gorbeia Suzien lasterketan aritu ziren larunbatean
Berrizbeitia 35. helmugaratu zen eta Fernandez 41. postuan, 32 kilometroko ibilbidean
2026/09/28
15:04
Ekhi Belar Errasti
Larunbatean, irailak 26, Gorbeia Suzien mendi-lasterketa jokatu zen Zeanurin. Proba nagusian, Skyrace izenekoan, parte-hartzaileek 32 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, 2.400 metroko desnibel positiboa gaindituz, eta Alain Santamaria izan zen irabazle, 2:50:24 denborarekin.
Lasterketan bi eibartar aritu ziren: Pello Berrizbeitia Apellaniz eta Eneko Fernandez Yarza. Berrizbeitia 35. postuan helmugaratu zen, 3:20:59 denbora eginez; Fernandez, bestalde, 41. izan zen, 3:24:22 denborarekin.