Pentsiodunek euren aldarrikapenak berretsi eta maiatzaren 26ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute
2018/05/21
18:35
eta kitto!
Gaur eguerdian Untzagan egin duten agerraldian, pentsiodunek euren aldarrikapenak berrestearekin batera mobilizazioekin jarraitzea erabaki dutela eman dute aditzera, "gure eskubideak bidezko erantzuna jaso arte. Hiri eta herrietan astelehenero egiten ditugun elkarretaratzeekin jarraituko dugu, eta eskuz esku, gizarteko erakunde ezberdinekin batera, maiatzaren 26an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta zenbait herritan, berriro mobilizazio zabala egitera goaz". Horren harira, zapatuan Eibarren eskualde mailako manifestazioa egingo dela iragarri dute, 12:00etan Untzagatik abiatuta.
Gipuzkoako Jubilatuen Etxeek osatzen duten AGIJUPENS elkartearen izenean irakurri duten idatziaren arabera, "maiatzaren 26ko manifestaziora ez joateko asmoa genuen arren, hobetu pentsatu eta Probintzia Mailako Batzordeak zein gure Zuzendaritza Batzordeak iritzia aldatu eta manifestazioarekin bat egitea erabaki dugu, baita Gipuzkoako herrietan astero egiten ditugun elkarretaratzeekin aurrera egitea ere. Uste dugu mobilizazioei esker gure eskubideen inguruan kontzientzia hartzen joatea lortu dugula, pausoz pauso pentsiodunen ahalduntzerantz joateko".
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Plataformak eta Mugimenduen Asanbladak, bestalde, honakoa azaldu dute: "Apirilaren 19an, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen ordezkariek egindako Asanbladan adostutakoaren arabera, bi manifestazio egitea erabaki genuen, lau hiriburuetan: maiatzaren 5ean egin genuena eta maiatzaren 26an egiteko daukaguna. Zer aldatu da apirilaren 19tik maiatzaren 17ra bitartean? Etengabe egin ditugun mobilizazioen ondoren, EAJ-PP akordioarekin egin dugu topo. Esan behar da Pentsio Publikoen Sistemak luzarorako ikuspegi eta neurri egonkorrak behar dituela eta, ondorioz, ezin duela aurrekontuen negoziazio erabakien menpe egon. PP eta PNV alderdien akordioarekin ez dugu 2013tik hona galdutako erosmen ahalmena berreskuratzen. Bereziki, ezetza jasotzen dugu gure aldarrikapen nagusiari, 1.080 euroko gutxieneko pentsioari dagokionez, eta sostengarri faktorea ez da ezabatzen. Gezurretan dabiltza dirurik ez dagoela esaten digutenean. Gaur egun inoiz baino aberastasun handiagoa dago, baina bere banaketa ere inoiz baino injustoagoa da. Estatu espainolak bere BPG-ren 4 puntu gutxiago erabiltzen ditu pentsioetan gure inguruko beste herrialde batzurekin (Frantzia, Italia, Portugal...) alderatuz gero. Eta horren kopurua 46.000 milioi eurokoa da. Borondate politiko eza da arazoa".