Pepon Nieto eta Maria Adanez aktoreen solasaldiak emango die hasiera bihar Antzerki Jardunaldiei
2023/02/13
10:26
eta kitto!
Antzerkiak herria hartuko du datozen asteotan. Bihar emango zaie hasiera 46. Antzerki Jardunaldiei eta, horretarako, Pepon Nieto eta Maria Adanez aktoreek solasaldia eskainiko dute Coliseo antzokian, 19:00etan, ‘Los papeles del teatro’ izenburupean, Irene Hernando aktore eibartarrak aurkeztuko duen saioan.
Hortik aurrera, martxoaren 31ra bitartean, hogei antzezlan baino gehiago taularatuko dituzte. Lehen antzezlana etzi eskainiko dute, 19:00etan, Coliseoan. Hain zuzen ere, Pepon Nieto eta Maria Adanez protagonista diren ‘¡Ay Carmela!’ antzezlana egongo da ikusgai.
Sarrerak eskuratzeko
Antzezlanak ikusi ahal izateko, astelehenero eta barixakuero sarrerak erosteko aukera egongo da, Coliseoko lehiatilan, 17:30etik 19:30era; edo funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago dagokion leihatilan. Bestela, interneten ere erosi daitezke hemen.