Periko Iriondoren ikus-entzunezko berria etzi Deporren

Periko Iriondoren ikus-entzunezko berria etzi Deporren
2016/10/03 13:57
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendizaleak Bulgariara eta Balkanetara egindako bidaiaren berri eskainiko du etzi, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Deporren bertan proiektatuko duten ikus-entzunezkoan. Ikasturte berriaren lehen emanaldi hori urtean zehar eskaintzen dituen bidetik joango da eta, Sofia Bulgariako hiriburuko irudiekin batera, Europa erdialdeko herrialde horretako interesgune garrantzitsuenak dastatzeko aukera izango da.