Photoshop ikastaroa euskeraz eskainiko dute Arrate Kultur Elkartean
2022/02/10
18:53
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak Photoshop programa erabiltzen ikasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du. Oinarrizko ikastaroa izango da eta klaseak euskaraz izango
dira, astelehen eta eguaztenetan,
19:30etik 21:30era. Otsailaren
21ean hasiko da kurtsoa eta sei egun izango dira guztira. Jose Luis Irigoien Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideak emango du ikastaroa eta izen-emateak 30 euro balio du (25 euro bazkideentzat). Izena emateko 638284912 telefono zenbakira deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
![kartela1.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/kartela1.jpg/@@images/image-0-9e74f187c6e6f1a5cbc84cb0ff86b93b.jpeg)
![kartela1.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/kartela1.jpg/@@images/image-0-9e74f187c6e6f1a5cbc84cb0ff86b93b.jpeg)