Piano ikasle gazteak Andoaingo Jaialdira joango dira asteburuan
2014/02/10
00:00
eta kitto!
Atzo Eibarko Gazte V. Piano Jaialdian (argazkiak hemen) emanaldia eskaini zuten 56 pianojole gazteek datorren asteburuan (otsailaren 15ean eta 16an) Andoaingo Piano Jaialdian izango dira, urtero egiten den lehiaketan parte hartzen. Atzo Coliseo antzokiak hartu zuen kontzertuan Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan eta Isabel Laspiur, Maite Bilbatua eta Maite Berriozabal irakasleekin pianoa ikasten diharduten 18 urtetik beherako gazteek hartu zuten parte.