Pirata Garrapataren abentura berriak kontatuko dituzte hilaren 28ko Zapatuko Ipuinean
2020/11/19
17:20
eta kitto!
Zapatuko Ipuinaren hurrengo saioa azaroaren 28an izango da, 18:00etan umeen liburutegian. Patata Tropikala antzerki laborategiko Iker Etxarrik “Itsasoaren kutsadura”, Pirata Garrapataren abentura berriak kontatuko ditu 3 urtetik gorako umeentzat den magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizunean. Sarrera doan izango da, baina plazak mugatuak dira eta, horregatik, aurretik izena eman beharra dago, astelehenetik aurrera Liburutegian bertan edo, bestela, liburutegia@eibar.eus helbidera idatzita edo telefonoz 943708437 telefono zenbakira deituta.