Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berrirako sarrerak salgai
2014/11/28
00:00
eta kitto!
Abenduan Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarrera etorriko dira, "Txo, Mikmak txikia" ikuskizun berria aurkeztera. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta lau emanaldi eskainiko dituzte (abenduaren 13an, zapatuan, 16.30etan eta 19.00etan eta hurrengo egunean, 14an, 16.00etan eta 18.30etan), Hezkuntza Esparruan. Sarrerak bihartik (zapatua, hilak 29) aurrera egongo dira salgai, 8 eurotan, betiko salmenta puntuetan: El Tio Palancas (Juan Gisasolan), Eneritz argazkidendan (Urkizun) eta Gozokin (Bidebarrietan eta Sostoatarren kalean). Sarrera guztiak aipatutako dendetara eraman dira eta, beraz, ...eta kitto!-ko bulegoan ez dago erosteko aukerarik.