Piztu dituzte Gabonetako argiak
2021/11/26
17:50
eta kitto!
Gaur piztu dituzte Gabonetako argiak, Udaleko eta Eibar Merkataritza Gune Irekiko ordezkarien parte-hartzearekin Errebal Plazan egindako ekitaldian. Aurtengo argiztapenaren barruan, udaletxeko fatxadan eta Ibarkurutze plazan hainbat apaingarri jarri dira, baita Gabonetako zuhaitzak ere Untzaga plazan, jubilatu etxearen inguruan, Ego Gainen eta Urkizun. Errebal Plazan, berriz, Gabonetako argiztapenaz gain zuhaitz berri bat ipini dute. Gabonetako argiekin girotuko dituzten kaleak hauek dira: Toribio Etxebarria, Zuloagatarren, San Agustin, Julian Etxeberria, Errebal, Bidebarrieta, San Juan, Calbeton eta Plaza Barria, Isasi, Juan Gisasola, Arragueta, Estaziño, Ego Gain, Bistar Eder, Ifarkale eta Eulogio Garate.
Horretarako aurrekontua aurten 57.500 eurokoa da. Udalak 46.000 euro ordainduko ditu eta gainontzeko 11.500 euroak, berriz, Eibar Merkataritza Gune Irekiak eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dituzte. Udalak eta EMGI-k Gabonetako kanpainarako antolatuko dituzten beste jarduerak, bestalde, datozen egunotan jakinaraziko dituzte, "pandemiaren bilakaeraren arabera" zehazten joango dira eta.