Plazara Dantzara dantzaldi-erromeria egingo da gaur 20:00etatik aurrera
2018/03/23
13:14
eta kitto!
Aste Santuko oporren atarian, Plazara Dantzara dantzaldi-erromeria tradizionala egingo da gaur iluntzean, 20:00etatik 21:30era, Kezka dantza taldeak eta Udalak antolatuta. Dantzaldirako musika Jainaga eta Narbaiza trikitilariek eskainiko dute eta Patxi Montero dantza-irakasleak gidatuko du. Nahi duten guztiek izango dute dantzara bildu eta elkarrekin gozatzeko aukera, “lotuan, soltean zein joko-dantzen jolasean”. Toribio Etxebarria kalean izango da, baina euria egingo balu udaletxeko arkupeetan izango da dantzaldia.
![dantzaldi.jpg dantzaldi](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/dantzaldi.jpg/@@images/image-0-5635a5a56fea48302e88be2f0c8b16aa.jpeg)
Herrixa Dantzan Elgetan
Bestalde, domekan Herrixa Dantzan folk dantzaldia egingo da Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, 19:00etatik 20:30era. Horretan ere dantza-gidaria Patxi Montero izango da eta parte-hartzea librea izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “edatekoak eta patata tortillak eskura izango dira” eta saio berezia izango da: “Lehen zatian, Marian Arregi gogoan, Argiaren musikarekin dantzatuko dugu: jauzi bat, Axuri beltza, zortzikoa, sokak, ingurutxoak, kontradantzak, habanera... Eta bigarren zatian, Shillelagh taldearen 'Hemels douwe' CD berriko hainbat pieza dantzatuko ditugu: txotisa, polka, mazurka, borobila, Chapelloise, ingurutxoa...”.