Poesia-Musika Gauaren 10. edizioa egingo da bihar Ibarkurutzen

Poesia-Musika Gauaren 10. edizioa egingo da bihar Ibarkurutzen
2023/06/15 13:15
eta kitto!
Ibarkurutzeko iturri berrituak Poesia-Musika Gauaren 10. edizioa jasoko du bihar, 19:00etatik aurrera, hamargarren aldiz. Maite Lorenzok sustatutako ekintzak ekitaldi berezia biziko du bihar eta poesia protagonista izango den arren, musikak girotuko ditu errezitatzaileen berbak. Hor aurkitu du tokia poesiak gure herrian eta belaunaldi berriei atea irekiko die poemen munduan sartzeko.

Biharko edizioa borobila da, baina Maite Lorenzo ekimenaren antolatzaileak dio ez dutela oso gauza berezirik antolatzea nahi izan. “Ez dugu poeta berezirik ekarri nahi izan. Egia esan, ekitaldia antolatzen hasi eta bi egunetara hogeita hamar lagunetik gora lagun zeuden etortzeko prest”, esan digu.

Hogeita hamar poetatik gora egongo dira Ibarkurutzen eta Alberto Egia, Javi Alzola eta Jurgen Landa musikarien laguntza izango dute.