Poesiari eskainitako gaua Ibarkurutzen
2014/09/26
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 26) 22.30etatik aurrera eta Zona Diez elkartearen laguntzarekin, poesiari eskainitako saioa egingo dute Ibarkurutzeko iturriaren inguruan, hainbat egileren olerkiak irakurrita eta, tarteka, zuzeneko musika sartuta. Saioan parte hartuko duten antzezleak Maite Lorenzo, Begoña Sanchez, Jose Manuel Alvarez, Rafa Herce, Julian Borao, Julio Gonzalez, Andrea Uña, Isabel S. Hidalgo, Manoli Popez, Coro Benito eta Laureano Jimenez Galan dira eta musika arloan, berriz, Nathali Chuchonek eta Javier Triguerok jardungo dute.