Porrotik Pikutara hitzaldi dantzatua eskainiko dute domekan Soraluzen
Oier Araolaza eibartarrak gidatuko du ekitaldia, Gari Otamendi eta Quico Pugès musikariak lagun dituela
2024/03/15
17:56
eta kitto!
Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatuko dute etzi Soraluzen, Kainoi fabrikako aterpean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Oier Araolaza eibartarrak gidatuko du “Korrotik Pikutara” ekitaldia, Gari Otamendi eta Quico Pugès musikariak lagun dituela.
Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte.
Taldetik indibidualera, borobiletik dispertsiora, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.