‘Portalea, 30 urte’ erakusketarekin hasi da urtemuga ospatzeko programazioa

Portaleko Kultur Etxeak 30 urte bete dituela eta, ‘Portalea 30 urte’ atzera begirako erakusketa zabaldu dute gaur, hogeita hamar urte hauetan Portalean beraien lanak erakutsi dituzten 62 artisten lanekin. Horietako asko erakusketa aretoan egin den inaugurazio-ekitaldian egon dira.
2026/09/18 22:42
Silbia Hernandez Arrazola

Erakusketa berezi honetan parte hartzera animatu diren artistak hauek dira: Almu Maeso, Ainhize Txopitea, Aitor Etxebarria, Aitor Sarasketa, Alberto Ibáñez, Alberto Rementeria, Alfonso Gortazar, Ángel Güenaga Hernández, Antón Hurtado, Baroja Collet, Bingen de Pedro, Carmen Palomero, Daniel Txopitea, Dora Salazar, Edurne Martínez Arroyo, Esperanza Zabala, Esther Galarza, Fernando Beorlegui, Fernando de Vicente Garrido, Florencio Alonso, Gonzalo Etxeberria, Gorka Larrañaga, Ignacio Giménez, Iker Valle, Inés Medina, Iñaki Larrañaga, Ismael Iglesias, Ion Etxeberria, Izaskun Álvarez, Javier Balda, Jon Amorrortu, Jon Ibala, José ángel Lasa, José Antonio Azpilikueta, José Ibarrola, José Kareaga, José Luis Irigoien, José Zugasti, Joserra Elorza, Josué Pena, Juan Antonio Palacios, Juan Ignacio Mendizábal, Juan Sagastizabal, Koldo Etxebarria, Leire Kareaga, María Romero, Mariano Arsuaga, Marina Etxeberria, Marino Plaza, Miguel Pedroza, Miriam Isasi Arce, Oaia Peruarena, Patxi Laskarai, Peio Alberdi, Pilar Soberón, Ricardo Azkargotza, Rosa Valbuesa, Susana Jodra Llorente, Txaro Arrazola, Txiki Agirre, Viviane Strub eta Zaloa Ipiña.

Urriaren 25era arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.