Portalea Musika Klubak Jussi Jo’ Buddy hartuko du domekan
Jussi Jo’ Buddyk joko du domekan Portalean, 19:00etatik aurrera, Portalea Musika Klubeko otsaileko kontzertuan. Jussik Finlandiatik igaro diren blues-musikari ia guztiekin jo du, eta baita Estatu Batuetakoekin ere. Oso estilo pertsonala du eta egiten duen musikak bizipoza transmititzen du. 40 urteko esperientziarekin, 16 herrialde baino gehiagotan jo du.
Ragtime, Swing, New Orleans Rhythm & Blues, Swamp Boogie, Down Home Blues, Boogie Woogie, Jump Blues, Cajun, Zydeco, Gospel, Soul, Hillbilly, Western Swing, Rock 'N' Roll, Rockabilly, Ska, Rock Steady, Surf & Garage Rock, Latin Grooves, Heartfelt Ballads... eta baita Afrika mendebaldeko edo flamenko espainiarreko erritmoen oihartzunak ere entzun daitezke euren lanetan.
Sarrerak 10 euro balio du, eta 7 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat.