Portalea ondoko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da hilabetez

Igogailuaren geralekuak aldatu behar dira inguruneko konfigurazio berrira egokitzeko
Portalea ondoko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da hilabetez
2025/03/18 10:26
eta kitto!

Errekatxuko urbanizazio berriaren lanak direla eta, Portalea ondoko igogailua  zerbitzuz kanpo egongo da gutxienez hilabete batez. Izan ere, igogailuaren geralekuak aldatu behar dira, inguruneko konfigurazio berrira egokitzeko. Beraz, igogailua zerbitzuz kanpo dagoen bitartean, erabiltzaileek Portaleko eraikineko igogailua erabili ahal izango dute.

Pedro Escribano Obretako zinegotziaren berbetan, beharrezkoa da inguruaren irisgarritasuna hobetzeko. “Badakigu eten honek eragozpenak eragin ditzakeela, baina igogailua ezinbestekoa da auzoko premietara egokitzeko", adierazi du. Gainera, igogailuari argindarra ematen dion kuadro elektrikoa espazio diskretuago eta funtzionalago batean birkokatzeko aprobetxatuko dela azaldu du.