Primeran aritu ziren sukaldaritza osasungarrian trebatzeko saioan
2020/01/29
13:53
eta kitto!
Pozarren ibili ziren atzo Portaleko sukaldean, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako “Tupper osasungarriak” ikastarora joandako guztiak. Mireia Alberdi nutrizionista bergararrak tailer praktikoa eman zion bildutako taldeari eta, besteak beste, aste osorako tupperrak modu errazean eta osasungarrian nola prestatu eta antolatu erakutsi zien parte-hartzaileei.