Pucciniren "La Bohème" opera eskainiko dute zapatuan Coliseon

Zuzendaria hil zela 100 urte betetzen dira aurten
Pucciniren "La Bohème" opera eskainiko dute zapatuan Coliseon
2025/01/16 12:48
eta kitto!

Zapatuan, arratsaldeko 19:30ean hasita, Puccini Torre del Lago Jaialdian grabatutako Giacomo Pucciniren "La Bohème" opera eskainiko dute diferituan Coliseon. 2 Aretoan eskainiko duten proiekzioa 2007an grabatu zuten eta bi ordutik gora irauten du, 123 minutu zehazki.

Puccini hil zela 100 urte betetzen diren honetan, Paris bohemioaren giroa islatzen du bere lanak, maitasuna eta tragedia lantzeko bertan.

Musika-zuzendaria Stewart Robertson da, eszenakoa Maurizio Scaparro, eta jantziak eta eszenografia Jean Michael Folonen esku daude. Bertan hartzen dute parte, Umeen Abesbatzarekin batera, Puccini Jaialdiaren Abesbatzak eta Orkestrak.