Braderie kaleko-azoka egingo da bihar Eibarren, tokiko merkataritza dinamizatzeko asmoz
Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak Udalarekin lankidetzan antolatuta, bihar Braderie izeneko ekitaldia egingo da, 10:00etatik 20:00etara, parte hartzera animatu diren 23 dendetan (No Comment, Cedry, Corral, Igmar, Moapics, Gratzina, Guby, Xare, Nona, Ikusi, Pissa, Lulú, Bambi, Hartara, Tio Palancas, Vieco, Helmet House, Gigil, Kopiña, Irritsa, Zorionak Ludoteka, Villalva supermerkatua eta Central Optica). Asmoa tokiko merkataritza dinamizatzea da, eta horretarako dendetatik kanpora, kalera aterako dituzte produktuak.
Kaleko-azokarekin batera, musika ipiniko dute, girotzeko, eta 5 urtetik gorako haurrentzat tailerrak eskainiko dituzte, dohainik, 17:00etatik 19:00etara: Adarabarrek “Zeure osagarriak diseinatu” moda tailerra emango du (Untzagan), eta Zorionak Ludotekak “Diseinatu eta apaindu ezazu zure kutxatila kotoi organikoz” izenekoa (Errebalen).
Bestalde, Eibarko 16 ostalaritza-establezimenduk (Koskor, Kultu, Kontent, Lusai, Tas Tas, Albert, Suberoa, Topaleku, Arkupe, Banaka, Chic, Slow, Foxtter, Ametsa, Batzoki, Txoko eta Guridi) bat egingo dute ekimenarekin, bezeroei ohiko “pintxopoteaz” gozatzeko aukera eskainiz.