"Renove LED" plana enpresa pribatu baten proposamena dela argitu dute
2016/11/23
13:03
eta kitto!
Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegotik jakinarazi digutenez, herriko pegoretan oharrak ipintzen dihardute, "Renove LED" plana proposatzera saltzaile batzuk bisitan pasatuko direla iragartzen. Herritarrei aditzera eman nahi diete etxeko argiak aldatzeko egiten ari diren proposamen hori enpresa pribatu batetik datorrela eta, beraz, ez dagoela inolako erakunde ofizialetik bultzatutako kanpainarik. Bide batez, etxean sinatzen den beste edozein kontraturekin bezala, kasu honetan ere bertan behera lagatzeko 14 eguneko epea dagoela gogorarazi dute. Horretarako, saltzaileei uko egiteko agiria eskatu beharko zaie. Edozein zalantza izanez gero, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora jo daiteke (udaletxearen beheko solairuan, 943203843 telefonoan).