Ricardo Aldamak Van Gogh margolariaren inguruan jardungo du gaur

Ricardo Aldamak Van Gogh margolariaren inguruan jardungo du gaur
2023/11/21 10:17
eta kitto!
Eibarko Artisten Elkartean antolatuta, gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Ricardo Aldama Arte Ederrean lizentziatu eta irakasleak Van Gogh pintore handiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Portalean. “Van Gogh. La obra completa” izenarekin bataiatutako hitzaldian pintoreak egindako lan guztia hartuko du ardatz eta, horri jarraituz, haren ibilbideko lan mota guztiak erakutsiko ditu.