“Rivales” eta “Ooh la la!” pelikulak asteburuko zine-karteldegian
“Pequeñas cartas indiscretas” eta “Un rey supermono” filmak ere izango dira ikusgai
2024/05/02
12:18
eta kitto!
Aurreko asteburutik karteldegian dagoen Thea Sharrock-en “Pequeñas cartas indiscretas” filmarekin batera, Luca Gudagninoren “Rivales” eta Julien Hervéren “Ooh la la!” osatuko dute maiatzaren 4tik 6ra arteko zine programazioa; bi komedia eta drama bat, beraz. Jakina, laugarren pelikula bat ere izango da, ohiko umeentzako animaziozkoa: oraingoan Dick Zontag-en “Un rey supermono” izango da hori.
Proiekzioei begira, “Pequeñas cartas...” 1 Aretoan joango da, “Ooh la la!” 2 Aretoan, “Rivales” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean eta, azkenik, “Un rey supermono” 2 Aretoan botako dute zapatuan eta Antzokian domekan.