Roberto Larrañaga eibartarra Confebaskeko presidente izendatu dute
2015/07/20
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 20) egin den Kontseilu Orokorrean, Roberto Larrañaga eibartarra Confebaskeko presidente izendatu dute, Bizkaiko patronalak abstentzioa eman duen arren Adegi Gipuzkoako patronalak ere gaurko kontseiluan aldeko botoa eman du eta.
Roberto Larrañaga Oyanguren (Eibar, 1958) sustapenari eta eraikuntzari lotutako enpresaria da. 1981az geroztik Gasteizen bizi da eta 1984an sortu zen Zikotz enpresa zuzentzen du. Horrez gain, Arabako Eraikuntzako Enpresarien Batasuneko presidentea izan zen (2002ko ekainetik 2010eko urrira arte) eta SEAko Zuzendaritzako kidea eta SEAko zein Confebaskeko Lan Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko presidentea ere bada.